Urpekariek erreskatatu dute Amuitzen agertutako gorpua
Ertzaintzako urpekariek erreskatatu behar izan dute gaur goizean Amuitz irlaren inguruan agertutako hilotza. Goizeko bederatziak baino pixka bat lehenago jaso dute abisua Segurtasun Sailean, paseatzen ari ziren pertsona batzuk telefonoz deitu dutenean esateko gizon baten gorpua zegoela Hondarribiko Farolaren inguruan, Amuitz iralako arroken inguruan.
Bertara joan dira ertzainak eta Guretze Gorriko kideak eta suhiltzaileak ere. Hasiera batean lurretik jasotzen saiatu diren arren, ez dute lortu, eta Ertzaintzako urpekariek egin behar izan dute azkenik erreskatea. Hildakoak ez zeraman agiririk soinean eta oraindik ez dakite zein izan daitekeen, ezta nola iritsi den bertaraino.