Amulleta kofradiaren danbor hotsek esnatu dituzte gaur goizean Alaberga auzoko nagienak, eta horrekin batera, festen bigarren jardunaldia hasi da. Haurrentzako jolasak jarri dituzte plazan, baita helduentzakoak ere. Lehiakorrenek, aldiz, patata tortila txapelketan hartu dute parte. Ez ohiko gonbidatu batzuk ere izan dira auzoan: Lagartijas motorzaleen taldea.
Alaberga jaiak
Arratsaldeko egitaraua are oparoagoa izango da. Izan ere, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariek saioa emango dute, 18:00etatik aurrera. Bihar gauean bulatuko dira jaiak, eta hauek dira ordura arteko ekitaldiak:
Gaur arratsaldean
- 16:30: Aparraren festa garajeen plazan.
- 18:00: Bertso saioa auzoko plazan: Amets Arzallus eta Jon Maia.
- 19:30: Buruhandien irteera; ondoren, txikientzako askaria, Telepizzaren eskutik.
- 21:30: Auzo afaria plazan.
- 23:00: Dantzaldia goizaldera arte.
- 00:00: Argi eta Soinu ikuskizuna.
Bihar
- 10:30: Txistularien diana.
- 11:00: Meza auzoko hilen omenean.
- 11:30: Haur danborrada, Deiadar txarangak lagunduta.
- 12:00: Luntxa auzoko erretiratuentzat.
- 15:30: Mus txapelketa Hermanos Camino elkartean.
- 16:30: Haurrentzat marrazki lehiaketa.
- 18:00: Eriz Magoaren emanaldia auzoko plazan.
- 19:30: Buruhandien irteera eta, ondoren, txokolate-jatea.
- 20:00: Jaietako txapelketen sari banaketa zozketa mundiala.
- 21:00: Jaiei amaiera emateko… traka ederra.