Txikimusika jaiaren lehen ekitaldia egiten ari dira Hondarribian, Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko lorategietan. 16:00ak arte kontzertuak eta musika tresna tailerrak egongo dira.
Haurrek pop eta swing doinuekin dantzatzeko aukera izan dute
Txikimusika jaiaren lehen ekitaldia egiten ari dira Hondarribian, Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko lorategietan. Une honetan piknikaz gozatzen ari dira bertara hurbildutako familiak. Aurretik,
anbiental pop musika egiten duen Naica taldeak eta Santiago Delgado y los Runaway Lover rockabilly bandak kontzertuak eman dituzte, eta argi geratu da haurrei ez zaiela bakarrik haurren musika gustatzen.
Hori da hain zuzen ere Txikimusikaren helburua, haurrei musikarenganako interesa piztea, askotariko estiloetakoa. Hala, arratsaldean, hainbat tresnen tailerrak egingo dira, hala nola, txalaparta, bateria, gitarra, eta abar. 16:00etan bukatuko da Txikifestaren lehen ekitaldia. Goizean behintza, sekulako giro ederra izan da bertan.
Txikis del Bidasoa Interneteko atariak eta Unodos elkarteak antolatu dute, Hondarribiko udalaren eta beste hainbat eragileren laguntzarekin.