Gizon baten gorpua agertu da itsasoan, Amuitz inguruan
Gizon baten hilotza agertu da gaur goizean Hondarribian, itsasoan, Amuitz irlaren inguruan, Higerreko farolatik gertu. Goizeko bederatziak baino zerbait lehenago Segurtasun Sailak dei bat jaso du eta ertzainak bertara joan dira. Gorpua haitzetan agertu da eta, hori horrela, lurretik jasotzen saiatu behar ziren. Larrialdi zerbitzuetako zenbait talde lanean ari dira.