Dena prest biharko giza katerako
Oarso Bidasoko HITZAk dena prest du biharko Gure Esku Dagok antolatu duen ekimena erraldoiaren berri emateko. Hainbat komunikabideen arteko elkarlanari esker, giza katetik jasotako argazkien mapa interaktiboa osatuko du HITZAk eta zuzeneko emankizuna ere jarraitzeko aukera izango da Oarso Bidasoko HITZAren webgunetik bertatik.