
Akademiako ikasleak klasean
Irungo Marrazketa eta Pintura Udal Akademiako ikasleek 83 margolan egin dituzte 2013-2014 ikasturtean eta orain horiek erakusgai jartzeko unea iritsi da. 6 eta 84 urte arteko ikasleen margolanak dira eta Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan ikus daitezke.
Ikasleek teknika ezberdinetan trebatu dira ikasturtean zehar; hala nola, olioa, akrilikoa, akuarela… Horrez gain, elkartasun moduan, zenbait margolan salgai jarri dituzte ikasleek, eta horiekin bildutako dirua Caritasera bideratuko dutela jakinarazi dute.
Ekainaren 2tik 15era bitartean bisita daiteke erakusketa: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara; eta larunbata eta igandetan 11:30etik-13:30era eta 18:00etatik 21:00etara.