Hiriburuetako manifestazioetara joateko dei egin du Nicolas Gerendiain elkarteak
Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikanoak bihar izango diren manifestazioetara joateko dei egin du gaur goizean. III. Errepublikaren aldeko prozesu eratzailea aldarrikatuko dute elkarte errepublikano ezberdinek hego Euskal Herriko lau hiriburuetan: 18:00etan Iruñeko geltoki zaharrean; 19:00etan Donostiako Boulevardean; eta 20:00etan Bilboko Jesusen Bihotza plazan eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.