Herriz herri, Oarso Bidasoko kilometroak eta autobusak
Errenteria-Orereta.
- 85. eta 86. kilometroak. Arbizu eta Lakuntzako kilometroak dagozkie Errenteria-Oreretako lagunei. 1.100 lagunek eman dute izena eta hamalau autobus antolatu dituzte. Papresa lantegiaren aparkalekutik aterako dira autobusak, 08:30ean.
Pasaia
- 87. kilometroa. Lakuntzako kilometroa egokitu zaie pasaitarrei. Lezoarrekin erdibana hartu dute kilometro hori. 09:00etan aterako dira autobusak: Antxokoa, errotonda berritik; Donibanekoa, Meipitik; eta San Pedro Trintxerpekoa, San Pedroko autobus geltokitik. 485 lagunek eman dute izena. Zazpi autobus bete dituzte.
Lezo
- 87. kilometroa. Lakuntzako kilometroa dagokie lezoarrei, pasaitarrekin erdibana hartu dute. 09:00etan aterako da autobusa Ijurkoko kiosko paretik. 220 lezoarrek eman dute izena eta lau autobus bete dituzte.
Oiartzun
- 88. kilometroa. Uharte-Arakilgo kilometroa dagokie oiartzuarrei. 08:30ean aterako dira autobusak ikastolako aparkalekutik. 1.000 lagunetik gora eman dute izena, eta hamabi autobus bete dituzte.
Hondarribia
- 105. kilometroa. Arakilgo kilometroa dagokio Hondarribiari. 09:00etan aterako dira autobusak kiroldegiko aparkaleku ingurutik. 436 lagunek eman dute izena, eta zazpi autobus bete dituzte.
Irun
- 106. eta 107. kilometroak. Itza herrian egokitu zaiei irundarrei. Autobusak San Juan plazatik, 09:00etan. Landetxatik 08:45ean, Ongi Etorri jatetxetik. 690 lagunek eman dute izena eta zortzi autobus bete dituzte.