Prost! eta Ekarri tabernek irabazi dute pintxo lehiaketa
Laurak Bat elkarteak antolatutako pintxo lehiaketa Prost! eta Ekarri tabernek irabazi dute. Prost!-ek profesionalek osatutako epaimahaiaren lehen saria eskuratu du, eta Ekarrik, berriz, bezeroek hala hautatuta irabazi dute sari nagusia. Iparra eta Mimos tabernek,
Laurak Bat elkarteak antolatutako pintxo lehiaketa Prost! eta Ekarri tabernek irabazi dute. Prost!-ek profesionalek osatutako epaimahaiaren lehen saria eskuratu du, eta Ekarrik, berriz, bezeroek hala hautatuta irabazi dute sari nagusia. Iparra eta Mimos tabernek, hurrenez hurren irabazi dituzte profesionalen bigarren eta hirugarren sariek, eta Ezer Gaizki-k eta Mimos-ek herri epaimahairen bigarren eta hirugarren sariak. Lehengo asteburuan izan zen Antxon pintxo lehiaketa, eta igandean banatu zituzten sariak, kultur etxean. Han bertan omendu zituzten elkarteko lau bazkide: Antxoko Ubeda Toño tailer mekanikoa eta Trintxerpeko Agustin lurrin-denda eta Sistema Mecano Argazkiak.