Kashbadek sorterrian joko du zazpi urteren ondoren
Kashbad taldeak Arrakala disko berria aurkezteko kontzertua emango du etzi, 23:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Orain dela zazpi urte jo zuten azkenekoz taldea sortu zen herrian, Gamon Zumardian. Orduan kontzertu puntuala izan zen, hamalau urteko etenaldian zehar. Larunbateko kontzertuan Libe eta bere taldeak ere joko du. Bonberenea Ekintzakekin (Kashbadek bezala) atera duen Ihesaldi handia estreinako diskoa aurkeztuko dute.
Sarrerek bost euro balio dute aurretik. Gaur eta bihar eros daitezke kulturguneko lehiatilan, 18:00etatik 20:00etara. Kontzertua baino ordubete lehenago ere irekiko dituzte lehiatilak, baina orduan zazpi euroko kostua izango dute.