Etxebizitzen zozketarako informazioa udaletxeko taulan eta Interneten
Hilaren 13an goizeko bederatziak eta erdietan egingo dute bigarren eskuko etxebizitzen zozketa, Denda kaleko Kultur Etxean. Dagoeneko udalak publiko egin du zozketan parte hartzeko aukera dutenen zerrenda, baita bakoitzak zozketan izango duen zenbakia eta etxebizitzen ezaugarriak. Udaletxeko arkupeetako taulan eta hondarribia.org webgunean ikus daiteke informazio osoa jasotzen duen dekretoa.

