Agenda 21eko ikasleak udaletxeko plazan
Ikastetxeetako Agenda 21 programaren amaiera ekitaldia burutu dute Irungo ikasleek gaur goizean udaletxeko pleno aretoan.
Kontsumo arduratsua gure hirian izenpeko gaia landu dute 2013-2014 ikasturtean Irungo 5.077 ikaslek. Denera, derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzako, zein batxilergoko 10 ikastetxek parte hartu dute.
Hala, euren ikastetxeak eta hiria bera iraunkortasunera bideratzeko lan egin dute ikasle horiek, eta hondakinak, ura, energia, mugikortasuna… landu dituzte. Ondorioak eta proposamenak ez ohiko udalbatzarrean aurkeztu dituzte.