Ikasleen kontzertuak lan egunetan, dantza solte txapelketa larunbatean
Musika da protagonista nagusia egunotan Trintxerpen. Musikaz Blai jaialdiaren eskutik, musika ikasleek egunero ari dira eskaintzen kontzertuan, eta herritarrek, arratsaldero, bi ordu inguruan, musikaz gozatzeko aukera izango dute.
Kontzertuez gain, badira ere haurrentzako bestelako jarduerak, eta ostiralean, esaterako,
Txipli Txapla ikuskizuna taularatuko dute pailazoek, Jose Ramon Fachado sanpedrotarrak gidatuta. Gudarien Enparantzan izango da pailazoen ikuskizuna, 17:00etatik aurrera.
Larunbatean, berriz, haurren Gipuzkoako 59. dantza solteko txapelketan lehiatuko dira 15 bikotek.