Igandeko giza katerako metroak salgai Itsas Etxe kanpoan
Gora doa erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katearekin bat egin duten herritarren kopurua; larunbatean 60.000 zirela jakinarazi du herri plataformak. Hondarribiko taldea 400 herritarrek osatu behar dute eta oraindik ez da kopuru hori bete. Horretarako, informazio mahaia jartzen ari dira egunero Itsas Etxe parean, 18:00etatik 20:00etara. Autobus txartela ere bertan hartu daiteke.
Dagoeneko 900 autobus hartuta eta beteta daude, eta hortaz, “ahal den neurrian” garraio publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu dute. Hondarribitik bi autobus txanda abiatuko dira, bata giza katearen ondoren itzuliko dena, eta bestea Iruñean egingo den festara joango dena.