Burdingintza sektoreak jarraitzen du trafikoen buruan
Pasaiako portuan trafikoak gorako joerari eusten dio. Hala jakinarazi du gaur Pasaiako Portu Agintaritzak. Zehaztu dutenez burdingintza sektorea da indartsuena eta autoen trafikoa pixkanaka gora ari dela nabarmendu dute. Trafikoak %30 egin du gora maiatzean, iazko datuarekin alderatuta. Aurten, maiatzean 285. 783 tona mugitu ditu Portuak.

Portuaren arabera abuztuan hasi zen trafikoen gorakada, nagusiki, sektore siderurgikoaren gorakadarengatik. %43 igo da burdingintza arloko produktuen trafikoak. Automozioaren sektorean, berriz, eten egin da martxoan hasitako gorakada, baina hala eta guztiz ere autoen inportazioan gorakada sumatu dela diote.
Arrantzak, aldiz beheraka jarraitzen du.
Txatarra Errusiatik
Txatarraren inportazioak gora egitearekin batera Errusia jarri da merkantziak bidaltzen dituzten herrialdeen buruan, Alemaniak jarraituta, altzairuzko bobinen garraioarekin. Esportazioetan, berriz, Bretainia Handia da jomuga nagusia, alde handiarekin.