Irungo Udaleko Kultur departamentuak urtero egin ohi duen moduan, adinekoen bazkaria antolatu du ekainaren 24rako, San Juan egunarekin bat eginez. 65 urtetik gorako irundarrei zuzendutako bazkaria izango da Ficobakoa.
Parte hartu nahi duten lagunek gonbidapen bidez egin beharko dute. Pasa den urtean gonbidapena hartu ez zutenak eta aurten bertara joateko interesa dutenak 010 telefonora deitu beharko dute gaur eta bihar artean. Bestalde, iaz gonbidapena hartu eta berriz ere errepikatu nahi duten lagunak osteguna eta ostirala bitartean deitu beharko dute 010 telefonora.
Horiek horrela, ekainaren 11n eta 12an jaso ahal izango dituzte gonbidapen horiek Amaia KZren leihatilan, 10:00ak eta 13:00ak bitartean.
Bukatzeko, tokiko gobernuak jakinarazi duenez, tren bat ahalbidetuko du Ficobara joan nahi dute lagunentzako. 12:30ean hasiko da trena erakustazokarainoko zerbitzua ematen.
Menua:
- Antzara moussea
- Txanpinoiak baratxuriarekin eta perrexilarekin, kazolatxoan
- Arrain zopa
- Txekor biribilkia barazki eta patata purearekin
- San Markos tarta kiwi saltsarekin