Herritarrak plenoan
Oiartzungo Udalak presazko ezohiko plenoa egin du 19:00etan. Bertan hiru puntuko mozioa onartu dute EH Bilduko zinegotziek; beste alderdietako ordezkariak ez dira izan. Atxilotuei eta senideei babesa eman diete, eta atxiloaldia bitartean bost oiartzuarren gaineko kezka agertu dute. Aldi berean gertaera salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko eskatu diete herritarrei. Bereziki salatu dute gobernu taldeko kideek H1en jarrera, plenoa hasi baino 15 minutu lehenago esan baitu ez zuela bat egiten mozioaren testuarekin, “neutroa ez delako” . 20:00etan manifestazioa abiatuko da Doneztebe plazatik.