Hondarribia, gaur, 'Comando Actualidad' telebista saioan
Besteren artean, Menina arte tailerrean, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, Klink elkartean, Gran Sol tabernan, eta Mariñel ontzian egon ziren kasetariak elkarrizketak egiten.
La1 telebista katean ematen duten Comando Actualidad saioan Hondarribiari buruzko erreportajea emango dute gaur, asteartez, 22:30etik aurrera. Alde zaharren gaineko erreportajea da eta, Hondarribiaz gain, Toledo, Kadiz eta Bartzelonako hirigune historikoak azalduko dira, besteak beste.
Udalak bidalitako oharrean azaltzen denez, besteren artean, Menina arte tailerrean, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, Klink elkartean, Gran Sol tabernan, eta Mariñel ontzian egon ziren elkarrizketak egiten. Era berean, Alde Zaharrean eta Portuan grabatutako irudiak ikusteko aukera izango da gaurko erreportajean.