Datorren astean hasiko dira Errenteria Oreretako Gaztañoko Jaiak, eta urtero bezala, egitaraua gogoz landu dute. Maritxu ekainaren 13an, ostiralarekin jaitsiko da. Hau da osatu duten egitaraua:
Ekainak 13, ostirala
- 18:00etan: Puski eta Txurruski pailazoen emanaldia. Jarraian, Maritxuren jaitsiera eta txupinazoa. Ondoren buruhandiak irtengo dira, patata tortila lehiaketarekin hasi aurretik. Auzoko haur jaioberriei kamiseta banatuko zaie.
- 20:00etan: Iratxoen iturria irekiko dute, bertako sagardoa dastatzeko.
- 22:30ean: Kontzertua. Arkada (Barañain, Nafarroa), Oi! se arma (Tenerife, Kanariar Uharteak), Kaos Urbano (Madril) eta CRIM (Tarragona, Herrialde Katalanak).
Ekainak 14, larunbata
- 10:30ean: Gaztañoko III. Herri Krosa. Jarraian, II. Haurren Krosa. Sari banaketaren ondoren, aizkolari proba: Joxean Loiarte, Mikel Juanikorena, Bittor Elizagoien eta Lorentzo Goñi.
- 16:00etan: Mus txapelketa, Bukagaitz elkartean.
- 17:00etan: Haur jolasak.
- 21:00etan: Herri afaria, Gaztañoko plazan. Ondoren, Drac de Sarria.
- 23:00etan: Kontzertua Gaztetxean, Bad Sound System eta Glaukoma.
- 23:30ean: Rockalean taldea, plazan. Ondoren, DJ Bull. Goizaldean Sorginen Edabe Magikoa banatuko dute.
Ekainak 15, igandea
- 12:00etan: Toka eta bote txapelketa.
- 14:00etan: “Gazte izandakorientzako” bazkaria.
- 17:00etan: Apar festa.
- 18:30ean: Mundutik Gaztañora, Gaztañotik Mundura.
Ekainak 23, asteartea
- 18:00etan: Haurrentzako herri kirolak. Arratsaldean zehar, mokaduak eta sagardoa egongo da txoznan.
- Iluntzean, sua piztea eta jaien bukaera.