Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erasorik ez dutela onartuko ozen esan dute lezoarrek

admin
Bidasoa
2014/06/03
Erasoak salatzeko agerraldia egi du udalak

Erasoak salatzeko agerraldia egi du udalak

Faxismo zantzuak dituzten jarrerak sustatzen dituzten pertsonak ez dituztela onartuko esan zuen atzo Ainhoa Zabalo alkateak. Hamarnaka herritarrek babestuta eta bi aldetara Kepa Garbizu EAJko bozeramailea Lezoko Udalean eta Mikel Antxon Arrizabalaga PSE-EEko zinegotzia zituela egin zuen agerraldia atzo iluntzean Gurutze Santuaren plazan. Herritar baten izandako erasoa salatzea zuen helburu atzoko agerraldiak, eta baita erasotutako 62 urteko lezoarrari eta bere gertukoei elkartasuna adieraztea. Udalak bere esku dituen baliabide guztiak erabiliko dituela arazoa konpondu eta herritarren segurtasuna eta bizi kalitatea bermatzeko gaineratu zuen Zabalok, eta ezinbestekoa jo zuen halako egoeren aurrean salaketa egitea: “Erasoak, mehatxuak edo eta irainak pairatzen ditzuten herritarrei gertaerak salatzeko eskatu nahi diegu, salaketarik gabe, ezer gutxi egin dezakegulako”. Arazoari konponbide bateratua eman beharra ere nabarmendu zuen alkateak, “herritarrok batu egin behar dugu, eta guztion artean bakarrik daudela sentiarazi behar diegu”. Erasotzaileen probokazioetan ez erortzeko ere eskatu zien lezoarrei Zabalok, “haserrea, ezinegona eta kezka ulertuta ere, argi dugu arazoari konponbide bateratua eta baketsua eman behar diogula”. Manifestazio isila Plazan bildutako hamarnaka lagunen txalo artean amaitu zuen agerraldia Zabalok, eta bertatik, erasoa izan zen lekura joan ziren manifestazioan. Jaizkibel hiribiderainoko bidea isilik egin zuten bertan bildutako hamarnaka lagunek Eraso faxistarik ez. Gure indarra, elkartasuna zion pankartaren atzean. Joan den asteartean izan zen atzoko agerraldian salatu zuten erasoa eta 62 urteko lezoar bat izan zen zauritua. Masailezurra apurtuta eta begia galtzeko zorian izan da lezoarra erasoaren ondorioz. Asteartekoa ordea, ez dela gertaera isolatua izan salatu zuten atzoko agerraldian, erasotzaileek azken aldian herritarrak eta zenbait kolektibo mehatxatu, iraindu eta erasotu dituztela azaldu zuen Zabalok.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.