
Hamarnaka lagun bildu dira Herriko Plazan LABek deituta.
Errenteriako Udaleko Langile Batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako Herriko Plazan,
Guardia Zibilak Oiartzunen egindako atxiloketak salatzeko asmoz. Atxilotuetako bat, Ramon Gaztelumendi, udaleko langilea da. Hamarnaka lankidek, zein beste hainbat herritarrek, babesa eman diote. 13:00etan Oiartzungo udaletxearen aurrean bilduko dira, eta 20:00etan manifestazioa abiatuko da toki beretik. Donostiako Intxaurrondo auzoko Sagastieder plazara 16:00etan hurbiltzeko deialdia ere luzatu dute, hainbat oiartzuar deklaratzera deitu baitituzte.