Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Electric Eel Shock-en Europako birak geldialdia izango du Psilocybenean

Ostiralean joko dute, Tutam Come On bandaren ostean. 22:00etan hasiko da eta sarrerak 12 euro balio ditu.

admin
Bidasoa
2014/06/03
EES taldearen zuzenekoak ikuskizun handia dira

EES taldearen zuzenekoak ikuskizun handia dira

Electric Eel Shock (EES) garage banda japoniarrak Psilocybenea aretoan joko du ostiralean, EES Euro2014 Tour biraren barruan. Aurretik Tutam Come On taldeak joko du. 22:00etan hasiko da gaualdia eta sarrerak 12 euro balio ditu.  Apirilaren 24tik Europan biratzen ari dira, eta Euskal Herrian, Hondarribian eta Gasteizen —larunbatean, Helldorado aretoan— joko dute bakarrik. Birako azkenetako kontzertuak dira, gainera, Gasteiztik Parisa joango direlako eta han emango dutelako azken kontzertua Japoniara itzuli aurretik. Electric Eel Shock joan den mende bukaeran Tokyon sortutako garage banda da. 1997an lehen lana argitaratu zuten, Maybe… I Think We Can Beat Nirvana goiburukoa. Orduan taldea ez zen gaur ezagutzen duguna, ezta gutxiagorik ere, 11 kidez osatuta baitzegoen. Segituan ohartu ziren ezinezkoa zela horrela jarraitzea eta taldeko hiru kidek EES egitasmoarekin jarraitu zuten: Akihito Morimotok, Kazuto Maekawak eta Tomoharu Gian Itok. 1999 urtean Slayers Bay Blues grabatu zuten eta oihartzun handia izan zuen AEBetako ekialdeko kostaldean. Europan 2003an egin ziren ezagunak, Danko Jones talde kanadiarrak kontinenteko bira egiteko gonbidatu zituenean. Zuzenekoengatik ere haien berri zabaldu zen han eta hemen, besteak beste, Gianek hainbat bider erakutsi duelako gusturago jotzen bateria duela arropa ia guztia kenduta —soilik hiru galtzerdi jantzita—. Talde aitzindaria EES zuzeneko taldea da bereziki, musikarien eta zaleen arteko harreman oso estua praktikatzen duelako. Harreman horren adibide bezala, gaur hain ezaguna den crowdfunding autofinantzatzeko sistema erabiltzen lehenengotakoak izan ziren. 2004an 100 samurai zale-taldea sortu zuten, 100 dolar jarri zituzten 100 zaleek osatzen dutena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.