
2011ko Bioterra azoka
Ekainaren 6tik 8ra bitartean egingo dute 2014. urteko Bioterra azoka. Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Bioterra azokak XI. ekitaldia beteko du aurten. Momentura arte, erakusketarien aldetik “erantzun bikaina” jaso duela azokak adierazi dute antolatzaileek; izan ere, %15ean handitu baita stand kopurua.
Horiek horrela, euskal ekoizle ekologikoen inoiz izandako parte hartzerik zabalena izango da aurten, “nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua” egin baitute azokaren antolatzaileek. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertako ekoizleen standen parte handi bat finantzatu duela adierazi dute Bioterratik.
Hiru gunez osatutako azoka
Bioterra guneak, Naturall Osasunaren eta Ongizatearen guneak, eta Geobatek osatuko dute aurtengo azoka. Lehen gunera hurbiltzen diren lagunak ikusi ahal izango dute, besteak beste: nekazaritza ekologikoko ziurtagiria duten elikadura enpresak, %100ean egiaztatutako ehungintza organikoa, kosmetika ekologikoa…
Bigarren guneari dagokionez, kosmetika eta higiene naturala, ehungintza eta osagai naturalak, habitat osasungarriak, terapia naturaleko osagarriak, ekoturismoa, sendagai naturalak… ezagutu ahal izango ditu bisitariak. Eta azken gunean, geobiologia, bioeraikuntza, energia berriztagarriei eta kudeaketa ekologikoari buruzko erakusmahaiak, erakustaldiak eta etxe eraginkor bat izango dira.
Hamaika jarduera gehiago
Sukaldaritza ekologikoak bere tartea izango du Bioterraren XI. ekitaldian. Izan ere, proposamen ekologikoak prestatuko dituzte Iñigo Lavado jatetxekoek, azokarekin bat eginez. Horrez gain, hitzaldiak eta tailer praktikoak izango dira azoka guztian zehar.
Bukatzeko, Naturopatia lanbidearen Euskal Herriko IV. Biltzarra egingo dute sektoreko adituek, larunbatean.
Horiek horrela, inaugurazio ofiziala ekainaren 6an, ostiralarekin egingo dute, 12:30ean. Sarrerak hiru euroan izango dira salgai. Informazio guztia
Bioterraren webgunean eskura daiteke.