
06:30ak aldera, Gurtze auzorako bidean dagoen Goiara baserriaren zati handi bat erori egin da. Bertan bi bizilagun zeuden ezbeharra gertatu denean, eta eraikinaren zatirik handiena erori bada ere, hain justu bi biztanleak zeuden gela ez da jausi, eta onik atera dira bi pertsonak. Adinekoak dira.
Ezbeharra gertatu eta berehala Oiartzungo Udaltzaingoa, Ertzaintza, Bidasoko parkeko suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak joan dira gertakariaren lekura. Bizilagunak eraikinetik atera dituzte, baita artatu ere. Oiartzungo Udalak jakinarazi du etxea guztiz bota beharko dutela, hortaz, ahaleginean ari dira bi bizilagun horiei egoitza bilatzen.
Gi-2134 errepidearen ondoan dago baserria, Oiartzundik Irungo Katea auzora doan errepidearen alboan. Erorketagatik moztuta dago errepide hori.