Azterkosta erakusketa Zuloaga Etxean, Aste Berdeari lotuta
Zortzi panelez osatutako erakusketa da eta euskal kostaldeko ekosistemen informazioa zabaltzeko xedea du.
Gaur abiatuko dute Azterkosta erakusketa Zuoloaga Etxean, Hondarribiko Udaleko Ingurumen departamentuak eta hainbat eragilek antolatutako Aste Berdearen barruan. Zortzi panelez osatutako erakusketa da eta euskal kostaldeko ekosistemen informazioa zabaltzeko xedea du. Udal liburutegiko ohiko ordutegian bisitatu daiteke: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan goizez bakarrik.