
Argazkia: Nagore Vega
Goizean Oiartzunen izan diren atxiloketen harira mobilizazioak iragarri dituzte: Oiartzunen 13:00etan elkarretaratzea egingo dute, eta 20:00etan manifestazioa. 12:00etan hasi da Errenteria-Oreretako elkarretaratzea. Intxaurrondon, berriz, 16:00etan egingo dute elkarretaratzea, bertara deitu dituztelako hainbat oiartzuar 16:30ean deklaratzera.
Bestalde, Guardia Zibila Aritxulegi inguruan izan da goiz osoan zehar, Bertako Gudarien Basoaren gaineko operazioa izan dela iragarri dute. Bertan zegoen plaka eta hesiak kendu dituzte.