Luis Mariano Lirika Elkartea 2014. urteko San Martzial jaietarako proposamena jakitera eman du dagoeneko. Elkartearen esanetan, "ikuskizun handi bat" aukeratu dute aurtengo jaietarako: "Denen artean onena". Hala, elkartearen 10. urteurrena ospatzeaz gain, Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Antologia de la zarzuela musika emanaldia hautatu du elkarteak.
Luis Mariano Lirika Elkarteak 2014. urteko San Martzial jaietarako proposamena jakitera eman du dagoeneko. Elkartearen esanetan, “ikuskizun handi bat” aukeratu dute aurtengo jaietarako: “Denen artean onena”. Elkartearen 10. urteurrena ospatzeaz gain, Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko
Antologia de la zarzuela musika emanaldia hautatu du elkarteak.
Denboran gehien luzatu den zarzuela dela azaldu du elkarteak, 1965. urtetik etenik gabe izan baita ikusgai Jose Tamayok sortutako obra. Munduan zehar emandako musika saioa da, baita Espainiako antzoki ezberdinetan ere.
Hala, ekainaren 27rako antolatu dute emanaldia Amaia KZn, 20:00etan. Sarrerak eskuratzeko interesa duten lagunek Luis Mariano Lirika Elkartearen
webgunera jo dezakete (gaztelaniaz).