Pentsiodunak euren eskubideen alde bildu dira.
Hamarnaka pentsiodun bildu dira gaur goizean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, Duintasunak deituta. Pentsioen murrizketak salatu dituzte, eta pentsioen euskal esparru propioa eskatu dute. Ondoren manifestazioa egin dute herriko kaleetatik zehar. Hileko lehen astelehenetan biltzen dira.