Aste Berdeari lotuta, mugikortasun iraunkorrari buruzko lehiaketa egiten ari dira Tokiko Agenda 21eko webgunean. Bizikleta tolesgarri bat zozkatuko dute asmatzen dutenen artean. Lehiaketan parte hartzeko epea hilaren 8an bukatuko da.
Aste Berdeari lotuta, mugikortasun iraunkorrari buruzko lehiaketa egiten ari dira
Tokiko Agenda 21eko webgunean. Bertan, mugikortasun iraunkorrari buruzko zenbait galdera jasoko dira eta aukeran dauden erantzunetatik zuzena dena aukeratu beharko da. Parte hartzaileek, aukeratutako erantzunak
posta elektronikoz bidali beharko dituzte, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakiarekin batera.
Bizikleta tolesgarri bat zozkatuko dute asmatzen dutenen artean. Lehiaketan parte hartzeko epea hilaren 8an bukatuko da eta biharamunean jakingo da zeinentzat izango den saria.