Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mugikor harremanak

admin
Bidasoa
2014/06/02
Nazional maila edota soziokultural arloa erdi onartuta dauden honetan, harreman mugikorrei buelta emateak ere zilegi behar luke, hitz-jokotxoa ahalbidetuz. «Lotesle neurriak», entzun nion hauteskunde kanpainan zehar politikari bati, pentsa! Tira, balio bezate lerro hauek sarrera gisa. Mugikorra beharrean, segapotoa erabiliko dut; askoz jatorragoa, hedatuagoa, eta XXI. mendeko gazte kosmopolitaren belarrira doinu modernoa zipriztintzen duena, zalantzarik gabe. Segapotoan, beraz, aktibitate handia duena kexu agertu ohi da, denbora asko kentzen diolako, beti erne egotera behartzen duelako, jendeak ergelkerietarako besterik ez duelako erabiltzen, eta abar. Edo agian kexu agertu ohi da, aktibitate sozial handia duela erakusteko beste modu bat delako, batek daki. Kontua da kexatiak bitarteko gutxi jarri ohi duela aktibitate hori murrizteko, eta lasaiago bizitzeko. Gizarteari onura handiak ekarri dizkiote teknologia berriek, nola ez. Imajinatu egoera familiar klasiko bat: bikotea zerbait hartzera joan, taberna txukun bateko terraza eguzkitsuan, gizona axolagabe egunkaria irakurtzen. Maiz emakumea umeez arduratzen da bitartean, edo besterik gabe zigarro bat erretzen du, tarteka kafesnea ahoratuz. Urrunegi joan gabe, atzo bertan irakurri nuen oso antzeko pasarte bat Lourdes Oñederraren Intemperies eleberrian. Zorionez, teknologia berriek egoera deseroso hauetarako soluzioa eman digute: Smartphone eta abarrak eskutan, biak egon daitezke entretenituta; are gehiago, bien arteko elkarrekintza erraztu dezakete lantzean behin. Elkarrekintza erreala, erran nahi baita; birtuala ez dena. Gizarteak, sektore progreak barne, begi on samarrez ikusten ditu egoera hauek. Eguneroko bilakatu dira, ohiko. Zoritxarrez, bikoteak umeen zaintzaz arduratu behar balu, hauei ere gadget bana erosi eta aire. Urteetan umeei mahaian halako trasteak erabiltzea debekatu ondoren, gutxienez ez gara hipokresian erori, eta guk egiten duguna egiten uzten diegu. Eredugarriak izaten jarraitzen dugu behintzat. Ez da guztiz egia gizarte osoari ondo iruditzen zaiola edonon eta edonoiz segapotoak ateratzea. Bada Youtuben bideo bat, biral bilakatu dena, I forgot my phone izenekoa. Lagun guztiak segapototik zintzilik dituela-eta bakarrik sentitzen den neska du protagonista. Bideo hori bera erakutsi zidan ostiraleko afalostean lagun batek bere Samsung Galaxyan, mundua zein gaizki dagoen ikus dezadan, esanez bezala, Yaw musika talde donostiarraren hitzekin, «hasi al zara ikusten hortaz zer mundu mota ari garen sortzen?». Bitartean, gai interesgarri samar bat zen eztabaidagai gainerako lagunen artean, baina ezin izan nuen zeharka baino jarraitu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.