Orereta Ikastolak lehen mende laurdena ospatzeko ekitaldien azkena egin zuen atzo. Errenteria-Oreretako kaleetan jai giro ederra jarri zuten ehunka lagunek. Lehenik eta behin, eguerdi partean, desfile koloretsua egin zuten Maria Lezo kaletik hasita, Biteri kaletik pasa eta, Nafarroako etorbidea gurutzatuta, Agirre Lehendakariaren plazan bukatzeko. Bertan, ikasleek 50 zenbakia irudikatu zuten.
Orereta Ikastolak bete duen mende erdia irudikatu zuten ikasleek.
Zuzendari berriaren izena ere bertan jakinarazi zuten. Ainhoa Arruabarrena izango da Luis Mari Ezeizak utzi duen postua beteko duena. Ondoren, Koldo Mitxelena plazara abiatu ziren, 600 lagunentzako bazkaria prestatu baitzuten. Bazkaldu ondoren musikarekin gozatzeko aukera izan zuten, beste hainbat ikuskizun eta jokoren artean.