Errenteria-Oreretako Maialen emakume taldeak txangoa antolatu du hilaren 14rako. Nafarroa aldera joango dira, eta bertan Elizondo eta Zugarramurdiko leizeak bisitatuko dituzte. Nahi izanez gero, Leizeen Museoa bisitatzeko aukera izango dute.
Bidaiak hamar euro balio ditu helduentzako, eta zortzi haurrentzako. Interesa dutenek 634 79 52 07 telefono zenbakira dei dezakete, edo
e-postaz jar daitezke harremanetan.