Linux ezagutzeko ikastaroa antolatu dute Anaka-Puianako bizilagunek
Anaka-Puiana Auzo Elkarteko kideek ikastaroa antolatu dute ekainaren 21erako, 09:00etatik 13:00ak bitartean. GNU/Linux sistema eragileak izango ditu hizpide Juan Carlos Senar arduradunak. Sarrera libre izango da eta ikastaroa elkartearen egoitzan bertan garatuko dute (Munnogaina kalea, 46).