Ion Areitio trialsin pilotu hondarribiarrak laugarren bukatu zuen Krakow hirian (Polonia) egin duten Munduko Bike-Trial Kopako lehen proban. Lauko super finalerako sailkatzea lortu zuen, baina hiru puntu soberan izan zituen podioa zapaldu ahal izateko. Gorka Susperregi irundarra 32. sailkatu zen.
Ion Areitio trialsin pilotu hondarribiarrak laugarren bukatu zuen larunbata eta atzo artean Krakovia hirian (Polonia) egin duten Munduko Bike-Trial Kopako lehen proban. Areitiok lauko superfinalerako sailkatzea lortu zuen, baina hiru puntu soberan izan zituen podioa zapaldu ahal izateko eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zen.
Areitio joan den astean, Irunen
Iazko Munduko Kopako txapeldun Abel Mustieles espainiarrak ia hutsik gabe egin zuen antolatzaileek superfinalerako prestaturiko ibilbidea, eta txapelketa osoan 3 puntu bakarrik pilatuta, urrea jantzi zuen —superfinalean kontuan hartzen dira sailkapen probetan pilatutako puntuak—. Benito Ros iruiñarra sailkatu zen bigarren (10 puntu) eta Rick Koekoek nederlandarra hirugarren (27 puntu). Areitiok 30 puntu egin zituen.
Poloniakoa, denboraldiko bigarren proba izan du Areitiok. Joan den astean Irunen lehiatu zen, Espainiako Koparako puntuagarria izan zen Puianako proban. Irunen, bigarren izan zen hondarribiarra, Ros nafarraren atzetik.
Gorka Susperregi irundarrak ere bidaiatu zuen Krakoviara eta 32. postuan sailkatu zen. Orotara, 56 pilotuk parte hartu zuten Europako Bike-Trial Kopako lehen proban. Ros, Areitio eta Susperregi izan ziren euskal ordezkari bakarrak Polonian.
Munduko Biak-Trial Kopa. Lehen proba
- 1. Abel Mustieles (Espainia)
- 2. Benito Ros (Nafarroa)
- 3. Rick Koekoek (Holanda)
- 4. Ion Areitio
- 5. Lucien Leiser (Suitza)
- 6. Raphael Pils (Alemania)
- 7. Benjamin Durville (Frantzia)
- …
- 32. Gorka Susperregi
- …