Gaetxe pabilioia Oiartzungo Udalarena da jada
Oiartzungo Udalak bere behin betiko biltegi izango den Iturriotz auzoko Gaetxe pabilioiaren erosketa gauzatu du, 600.000 euro inguruan. Azken urteetan biltegi bezala erabiltzen zuen udalak pabilioi hori, baina alokairuan, hortaz, aurrerantzean, udalaren jabetzakoa izango da pabilioia. Hala, alokairuan ordaintzen zen kuota kontuan hartuta, bost urtean amortizatuko du udalak erosketa hori.
Kokapen aldetik ere onurak ikusi ditu erosketan udalak, “oso egokia da, herrigunetik ez dagoelako aparte. Gainera, pabilioia handitzeko aukerak badaude”.