'Festa dezagun gaurdanik geroa' dokumentala, ostegunean
2014. urteko sanmartzialak ailegatzear direla-eta, Bilgune Feministak Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentala aurkeztuko du ostegunean, Lakaxita gaztetxean (19:30). Euskal Herriko jaien ereduaren gaineko hausnarketa eta emakumeen parte hartzeaz gogoeta egiten du ikus-entzunezkoak.

Feministek azaldutakoaren arabera, “oraindik ere guztiok ez dugu lortzen berdintasunean parte hartzea gure herriko jaietan, beldurrek, debekuek, erasoek… toki handiegia dute-eta. Hori guztia biltzen ahalegindu da dokumental hau, baina batez ere, egoera hauei guztiei aurre egiten ahalegintzen diren pertsona guztien lana da ikusiko duguna. Irungo alardea, Baztango mutil dantzak, txosna batzordeak…”.
Horiek horrela, alardearen afera baino “harago joan nahi dugu honekin, ikuspegi orokor bat izaten, gure errealitateari aurre egiteko tresna bat izan daitekeela” uste baitute.