Errepublikaren aldeko elkarretaratzea egingo du bihar Pikoketak
Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikaren aldeko Elkarteak elkarretaratzea egingo du bihar arratsaldean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Juan Carlos I.a Espainiako erregeak bere seme Feliperengan abdikatu duelako antolatu dute ekitaldia. Errepublikazaleek adierazi dutenez, “ez dugu onartuko errepublika edo monarkiaren aldeko hautua egiteko eskubidea lapurtzea”. Juan Carlos Borboikoaren agintaldiaz irakurketa ezkorra egin dute, eta “hiritar” izateko eskubidea aldarrikatu dute: “Ez dugu mendekoak izan nahi”.