Don Bosco ikastetxeak, GAZE Programak eta Gurutze Gorriak 3D Party izenezko elkartasun jaialdia antolatu dute datorren larunbaterako, hilaren 7rako. 3D inprimagailuak izango dira ekitaldiaren ardatza, eta gutxienez, 30 makina izango dira aldi berean lanean. Hainbat ikastetxek hartuko dute parte, baita norbanakoek ere. Launakako taldeetan banatuko dira, eta piezak inprimatu ondoren, hiru txoko atonduko dituzte muntatze lanetarako. Honakoa da ikastetxeko gimnasioan egingo den jaialdiaren egitaraua (sarrera librea da):
- 10:00etan: Ate irekiera eta inprimagailuak prestatzea.
- 10:30ean: Piezak inprimatzen hasi.
- 12:00etan: Eskuen muntaketa lanei ekingo diete.
- 14:00etan: Bazkaria.
- 15:00etan: Eskuen muntaketa lanekin jarraituko dute.
- 17:00etan: Hitzaldiak. Permacultura Aralarreko Victor Barahona hardware libreaz maker mugimenduaz ariko da. Gurutze Gorriko ordezkari batek pertsonen kontrako minek duten arriskuei buruz hitz egingo du.