Bizarain Ikastolak gurasoentzako batzar informatiboa egingo du etzi
Bizarain Ikastola hilaren 30ean hasiko da martxan, hiru urteko prozesu baten ondoren. Ikastola berriak Langaitz eta Beraun Berri ikastetxeak batuko ditu, eta prozesua, antolaket orokorra eta etorkizuna azalduko diete gurasoei, batzar batean. Bilera asteazkenean, hilaren 4an, izango da, 1630etik aurrera Beraun Berri ikastetxean. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dutela jakinarazi dute.