Behobide, hirugarren Logroñon
Claudia Behobide korrikalari hondarribiarra hirugarren geratu zen atzo Logroñoko maratoi erdian. Behobidek ordubete, 23 minutu eta hamar segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Maria Dolores Pulidok irabazi zuen emakumeen lasterketa (1:20:34) eta Esther Rodrigez (1:22:10) bigarren izan zen. Behobidek onartu duenez, kostatu zitzaion lasterketa hastea, baina probaren erdian sentsazio hebeak izan zituen eta podioaren bila joan zen. 14. kilometroan hirugarrena harrapatu eta aurrea hartu zion eta gero postu hori mantendu zuen helmugaraino.
Orotara, 1.057 kirolarik hartu zuten parte Logroñoko maratoi erdian. Mutiletan, Jaouad Boualamek izan zen azkarrena.