Aste Berdea egiten ari dira Hondarribian, udalak eta hainbat eragilek bat egin dutelako hilaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin. Askotariko ekitaldiak antolatuko dituzte, denak Ingurumenarekiko errespetuan oinarrituta. “Aste Berdearen helburua, gizartea natur ingurunearen babesean eta garapen iraunkorrean sentsibilizatzea da”, adierazi du udalak.
Aste Berdea Hondarribian
Hilaren 2tik 8ra
Hilaren 3tik 9ra
- Azterkosta Erakusketa, Zuloaga Etxean. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.
Hilaren 6an
- Eskolak Udala Foroa, Eskolako Agenda 21 programaren barruan, 10:30ean, udaletxeko areto nagusian.
Hilaren 6an eta 7an
- Bizikleta mekanikari buruzko ikastaroa, Zuloaga Etxean, 14 urtetik gorakoentzat. Ostiralean, 17:30tatik 20:00tara eta larunbatean 10:30etik 13:00etara. Izena emateko Udaleko Ingurumena arlora idatzi behar da.
Hilaren 8an
- Bizikleta martxa, Hondarribiko herrian zehar, 11:30ean San Pedro kaletik abiatuta. Iraupena ordu bete ingurukoa izango da.