

Elena Rodriguez Santesteban igerilari errenteriarrak Europako Gazte Mailako Txapelketan parte hartu du. Uztailaren 9tik 13ra jokatuko dute, Dordethen (Herbehereak).

EAJk irabazi du nabarmen Hondarribian. Jeltzaleek 1.906 bozka lortu dituzte, 2009an baino 160 gehiago. EH Bildu izan da bigarren baina ia 200 boto galdu ditu. PSOE hirugarren geratu da eta Podemosen hautagaitza laugarren indar bezala agertu da.