EH Bildu koalizioa izan da bozkatuena Lezon eta garbi nagusitu da botoen %47,5arekin. Bigarren indarra izan da EAJ, botoen %17,5arekin, eta hirugarren PSE (%10,3) . Jeitsira nabarmena izan du azken horrek, izan ere, 2009 urteko hauteskundeetan jasotako botoekin alderatuta %58,6egin du behera alderdi sozialistak. Podemos alderdia indarrez sartu da Lezon(%8,1), laugarren alderdi bozkatuena izan da, eta ziurrenik berak jaso ditu PSEk galdutako botoak. EH Bilduren emaitzetatik oso urruti, baina gora egin du ere IU- Ezker Anitza-Ezkerra alderdiak (%5) . EAJ, PSE, Podemos eta IU-Ezker Anitza-Ezkerrak jasotako botuak batuta ere ez dituzte berdintzen EH Bilduk jasotakoak, beraz irabazle garbia izan da koalizioa. Abstentzioa aurreko Europako Hauteskundeetakoa baino txikiagoa, baina hala ere, altua oso, %61,33koa izan da.
Honakoak dira emaitzak, alderdiz alderdi. Parentesi artean 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan izan ziren datuak daude:
- EH Bildu: 859 (815)
- EAJ: 317 (286)
- PSE: 186 (317)
- Podemos: 147
- IU-Ezker Anitza-Ezkerra: 91 (23)
- UPD: 51 (13)
- PP: 52 (82)
- PACMA: 20 (4)
- Primavera Europea: 18
- EB: 11