EH Bilduk hiru barrutitan irabazi du, Trintxerpen PSE-EEk
Botorik ez ematea erabaki zutenek irabazi zuten atzo Pasaian. Abstentzioa %61,83koa izan zen, 2009ko hauteskundeetan baino hiru puntu baxuagoa (orduan %64,52koa izan zen), baina oso altua edo nola ere. Bestela, Donibanen, San Pedron eta Antxon EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak eta PSE-EEk Trintxerpen. Edonola ere, PSE-EEk boto dezente galdu ditu Pasaian, zehazki, 543, eta EH Bilduk ere botoak galdu ditu; 283. EAJk gora egin du eta bigarren indarra da Pasaian, eta Podemosek 407 boto lortu ditu, IU-Ezker anitzak baino gehiago. PPk botoak galdu ditu Pasaian.
Jarraian Pasaiako alderdiek lortutako emaitzak; parentesi artean 2009 urtekoa:
EH Bildu: 1.363 (1.646)
EAJ: 999 (784)
PSE-EE: 736 (1279)
Podemos: 407
PP: 332 (437)
IU-Ezker Anitza-Ezkerra: 250 (97).
UPD: 159 (42)
EB: 61
PACMA: 52 (10)
Primavera Europea: 50
Movimiento Red: 34