
Selektah Stepi
Selektah Stepi DJ irundarak Manu Chaoren gonbidatuetako bat izango da Donostiako Piratek uztailaren 9rako antolatu duten jaialdian. Bad Sound System taldeko kideaz gain, Tania de Sousak eta Skakeitanek joko dute egun horretan Zurriolan, doan.
#EdozerDuguPosible goiburupean antolatu dute jaialdia eta Manu Chao izango da artista nagusia.