Oiartzun Kirol Elkarteko Haur Mailako taldeak sasoiko azken partida jokatu zuen aurreko asteburuan etxean, Behobiaren kontra. Partida hasi aurretik pankartarekin atera ziren jokalariak zelaira, euskal selekzioak aldarrikatzeko, eta era berean ekainaren 8an Durango eta Iruña batuko dituen Gure Esku Dagoren giza katea babesteko. Ondokoa da une horren irudia. “Euskal Herriko selekzioa gure esku dago” esan zuten, pankartaren bidez, futbolari gazteek.

Oiartzungo Haur Mailako futbolariak