VIII. urtea beteko du aurten Kemen Dantza Taldeak eta Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak antolatzen duten Hondarribia Dantzan jaialdiak. Asteburu osoan euskal dantzen hiriburu izango da Hondarribia eta aurten Biasteri, Iruñea eta Lizartzako musikari eta dantzariak gonbidatu dituzte.