Puntu bat baino gehiago lortu du Hondarribiak Ondarroan
Ohorezko Mailako taldeak berdinketa lortu du Ondarroan eta azken jardunaldian irabaziz gero mailari eutsiko dio. Vasconiaren kontra jokatuko dute asteburuan eta taldetik dei egin diete zaleei harmailan betetzeko.
Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak Aurrerarekin berdindu zuen larunbatean Ondarroan (1-1), Ohorezko Mailako azkenaurreko jardunaldian. Jaitsiera postuan jarraitzen du Hondarribiak, baina lortutako puntuari esker, bere esku dago datorren urtean Gipuzkoako lehen mailan jarraitzea. Izan ere, Vasconiaren kontra jokatuko dute berdeek azken jardunaldian garaipena lortuz gero Vasconia aurreratuko lukete.
Horregatik, hondarribiarrek berdinketa garaipena bat balitz bezala ospatu zutela azaldu du Mikel Llorente entrenatzaileak: “Ondarroan partidua amaitu eta aldagela izugarri zegoen. Denak elkar besarkatzen eta konbentzituak. Izugarrizko lana egin zuen taldeak eta puntu oso baliotsua lortu zuen. Garaipenarekin libratzen gara eta jokalariak oso oso indartsu sentitzen dira”.
Lagun Onak eta Getariako Keta dagoeneko jaitsi dira mailaz eta postu bakarra dago jokoan, eta hautagai asko. Hondarribiak 36 puntu puntu ditu, 38rekin Vasconia, Zarautz, Bergara eta Zarautz daude, eta Touringek 39 ditu, Hondarribiak baino hiru puntu gehiago. Hondarribiari garaipenak bakarrik balio dio, baina lortuz gero, 38 punturekin geratzen direnen artean erabakiko da zein jaitsiko den, elkarren arteko average-a kontuan izanda.
Hortaz, azken jardunaldian erabakiko da talde horietatik zein jaitsiko den. Azken berdinketari esker Hondarribiak bere esku dauka helburua, baina Vasconiak ez dio erraztasunik emango. Hondarribiko futbol elkartetik dei berezia egiten ari dira zaleek heldu den asteburuan Hondartzako harmailak bete ditzaten. Larunbatean izango da partida,