Hurrengo ostiralean, hilak 23, Olatu Talka iniziatibaren barruan, hiru kontzertu entzun ahal izango dira Errenteria-Oreretan.
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren parte da Olatu Talka eta Hiriburutza proiektuaren balio eta edukiak gizarteratzea du helburu. Bere berezitasuna zera da: programazioa herritarrek berek egiten dutela, beraiek bidalitako proposamenekin.
Hilaren 23tik 25era eta ekainaren 1ean egingo da Olatu Talka 2014. Ekitaldi gehienak Donostian kontzentratuko dira, baina Gipuzkoako beste herrietan ere izango dira ekintzak, tartean, Errenteria-Oreretan.
[box]
Egitaraua
- 21:00: Taupada, Noray tabernan.
- 22:00: Innput, Kelly’s tabernan.
- 23:15: Los Lugers, Touring tabernan.
[/box]