Iron Maiden ikustera joateko autobusa antolatu dute Antxon

Heaby zaleek zita garrantzitsua dute hilaren 29an Barakaldoko BECen, eta Antxon kontzertura joateko autobusa antolatu dute hainbat lagunek. Interesdunek maidenbus@gmail.com helbidera idatzi behar dute. Iron Maidenek Maiden England Tour biraren barruko kontzertua emango du Bizkaia Arenan, BECen, bira hasi zuenetik urtebetera, eta bira abiatu zuen toki berean. Ikuskizuna, baina, oraingoan oso bestelakoa izango dela agindu du taldeak. Errepertorioa aldatu dute eta 80 hamarkadako abesti gehiago txertatu dituztela ohartarazi dute. Diotenez, abesti horietako batzuk zuzenean entzun ahal izateko azkeneko aukera izan daiteke. iron maiden  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.